NABIGAZIO LIZENTZIA IKASTAROA
HURRENGO DATAK:
Abenduak 23an (goizez)
Nabigazio Lizentzia ikastaroa gutxienez hilero baten ematen da, goizez edo arratsaldez.
ZEINTZUK DIRA NABIGAZIO LIZENTZIAREN ESKUDANTZIAK?
Nabigazio Lizentziarekin hurrengo ontziak gobernatu daitezke:
Motor nautikoak, edozein zilindro bolumenarekin.
6 metrorainoko luzera duten laketontziak, egun-argiz nabigatzeko eta portutik, itsasaldetik edo babeslekutik edozein norabidetan 2 milako distantziara baino gehiagora iritsi gabe.
ZEINTZUK DIRA NABIGAZIO LIZENTZIA LORTZEKO BETEKIZUNAK?
Nabigazio lizentzia lortzeko beharrezkoa da:
Eduki praktiko eta erreglamentuari buruzko aurkepena egiteko bi ordutako ikastaro teorikoa eman. Ontzian bertan egiten da.
Bermeoko portuan egiten diren derigorrezko 4 ordutako praktikak.
Bakarkako edo taldeko matrikula
Ikastaroan gutxienez 5 lagunetako taldeetan eman izena eta €20ko deskontua izateaz gain, erabilgarritasunaren arabera data auketatu dezakezue.
01
ZE BETEKIZUN BETE BEHAR DIRA NABIGAZIO LIZENTZIA LORTZEKO?
Nabigazio Lizentzia lortzeko 16 urte izan behar dira eta 6 ordutako ikastaro teoriko praktikoa gauzatu. Ez dago inolako frogarik, bertaratzearekin nahikoa da.
02
NON EGITEN DIRA MANIOBRA ETA NABIGAZIO PRAKTIAK?
Maniobra praktikak Bermeoko portuan egiten dira eta itsasoa baldintza egokietan egonez gero, badiara irteteko aukera dago.
03
PREZIOAN ZER DAGO BARNE? NOLA KUDEATZEN DUT NABIGAZIO LIZENTZIA?
Ikastaroaren prezioaren barne Nabigazio Lizentziaren kudeaketa dago. Hegaluze arduratzen da guztiaz!
04
BADAGO TALDEENTZAT PREZIO BEREZIRIK?
Bai, 5 lagun edo talde handiagoentzat €20eko deskontua eskeintzen dugu, gainera ikastaroa emango den data adosteko auketa ere daukazue.
INTERESGARRIA?
Nabigazio ikastaro aukera ezberdinak ikusi eta hobeto egokitzen zaizuna aukeratu. Opari bale gisa ere eskuragarri!