Deskribapena
Presta ezazu Jolas Ontzien Patroiaren azterketa ikasgela birtual eta azterketa simulagailuarekin. Onartutako eduki teoriko guztiekin eta Bizkaiko zein Gipuzkoako azken azterketa ofizialekin.
Azterketen Deialdiak:
Hemen dituzu eskuragarri hurrengo azterketarako deialdien data.
Ikasgela Birtuala:
Estatu osoko azterketetarako onartutako edukia.
Azterketa simulagailua:
Bizkaiko eta Gipuzkoako azken azterketa ofizialak biltzen ditu, guztira 1.100 galdera baino gehiagorekin.
Eskudantziak:
15 metrora arteko luzera duten aisialdirako ontzi motordunak gobernatzea; aukera ematen du kostaren eta kostatik 12 miliara trazatutako lerro paralelo baten artean nabigatzeko.
Esleipen hauek osatzeko aukera dago bela praktikak eginez.
Baldintzak:
Administrazioaren azterketa teorikoa gainditzea
Nautika Akademian nabigazio eta segurtasun praktikak (16 ordu) egitea.
Helmen laburreko radioperadore ikastaroa (12 ordu) egitea..
Titulu kudeaketa:
Titulu kudeaketa prezioan barne dago.
Deskontuak:
Gure akademiako ikaslea izan bazara, Nabigazio Lizentziaren prezioa deskontatuko zaizu. Jar zaiter gurekin harremanetan!
Praktiketako ontzia:
Erdiko motorra eta 10 metrotako luzera duen ontzia.
Opari aukera:
Nabigazio Lizentzia Ikastaroa oparitu nahi duzu? Gure Opari Balea erosi hemen eta momentuan inprimatu!